Proiektu amaiera
2011-2012 ikasturtean bere bidea egin duen Seguruibili proiektua helmugara heldu da. Bertan parte hartu duzuen guztioi eskerrak eman nahi dizkizuegu horren inguruan egindako lan eta ekarpenengatik.
Arrazoi ezberdinak tarteko, ordea, proiektuari amaiera emateko aurreikusita zegoen jaia bertan behera geratu da. Parte-hartzaile bakoitzak USB memoria bat eta Seguruibili produktu sorta bat jasoko du egindako lana esekertzeko. Lerro hauen bidez, eragozpenak barkatzeko eskatu nahi dizuegu, eta gelarik seguruenak izaten jarraitzera animatu nahi zaituztegu.
Aparkaleku orokorra.
Aparkaleku orokorrera joatea oso zaila da. Semaforoko denbora oso luzea da eta azkenean jende guztia gorriz pasatzen da. Eta kotxeak pilatzen dira. Ea beste sarrera bat egiten duten!
Auzoko semaforoak
Kaixo denori!
Gure auzotik ibiltzea ezinezkoa da. Hiru bide gurutzetako semaforoak matxuratuta daude eta berdez jartzeko esku-botoia ez dabil. Udaletxeari konpontzeko eskatuko diogu.
Kotxeen abiadura
Obraz aparte, kotxeek ez dituzte seinaleak errespetatzen eta 50 Km ordutik gora igarotzen dira Erriberako pasealekutik!
Obrak gure auzoan
Ikasbide Ikastolako LH6ko ikasleak semaforoak aztertzera joan ginen aurreko astean eta obrak direla eta gauza ugari daude gaizki. Semaforoak ezin dira ondo ikusi eta arriskutsua da!
Eskolabarri: “Oinezkoak”
Hainbat inguru aztertu ondoren, zenbait ondorioetara heldu gara. Horiek guztiak biltzen dituen oinezkoak prestatu dugu eta hemen duzue ikusgai. Ia zer iruditzen zaizuen!
Eskolabarri: “Gure herriko kaleak”
Gure eskola inguruko eta erdiguneko kaleak ikustera atera ginen. Guk sortutako fitxa batzuk erabiliz hainbat datu jaso genituen eta gauza asko hobetu daitezkeela ikusi genuen.
Semaforoaren iraupena
Kaixo Ikasbide ikastolako 6.B koak gara. Eta gure auzoko arazo bat azalduko dizuegu. Eustasio Amilibia eta Bizkaia pasealekuaren artean dagoen semaforo batek oso gutxi irauten du berdez, 10segundu.
Erribera auzoko semaforoa
Ikasbide Ikastolako 6A mailako ikasleak gara. Gure auzoko (Erriberako) semaforo batzuetan “botoia sakatu” jartzen du eta ez dago botoirik! Bartzelona hiribidean!
San Felix Ikastetxea
San Felix Ikastetxean seigarren mailako ikasleak gara eta eta Joan -etorriak taldean gaia auketratu dugu. Seguruibili proiektua egin baino lehen ez genekien gure herrian gauza asko txarto daudela seguru ibiliari dagokionez.
Saiatu gara herriko ikerketa egiten hobetzeko asmoarekin. Hemen bildu ditugun datuak.
